XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez du, bada, gizakiak, nahimenak, gauzen dinamika ahazten eta are gutxiago gauzen dinamikaren AURKA iharduten, baizik BESTERA, HEUREN NATURA BEREIZIAREN ARABERA eragiten: Bere zuhurtasuna, iharduketa bitartetzailean datza noski; zeren honek objektuak elkarren artean eta heuren natura bereiziaren arabera eragiten eta andeatu-erazten dituen bitartean....

Horretan datza arrazoimenaren zuhurtasuna; horretan datza nahimenaren zihurtasuna eta indarra.

Horregatik, Hegelen ohartxo horri, Marxen hitz hauek datozkio aurrean:Berak (langileak GAITASUN (EIGENSCHAFTEN) mekanikoak, fisikoak, kimikoak erabiltzen ditu (Azp. nir.).

Gauzen, heuren NATUR-GAITASUNEZ baliatzen da.

Ez ditu, inolaz ere, bortxatzen, indarrez behartzen, ez.

Ez litzateke, orduan, gizakigauzen harreman hori eztaia, bortxaketa baizik.

Ez litzateke betiko eta bizitzazko prozesua den lanik izango.

Ez litzateke gizaki-naturaren arteko betiko prozesua izango: Lana, lehenbizi, GIZAKIAREN eta NATURAREN ARTEKO prozesua da .

Abedeko bada, Ortega y Gassetek dioena:.

Ameskeria hutsa litzateke.

Nahikeria-kirtenkeria galanta litzateke.

GIZAKIA UKATZEA LITZATEKE.

Ze, esan digunari jarraituz, hain zuzen, aurkitzen dugu Ortega y Gasset beragan ezagunena dugun leloa, bere pentsakeraren nolabaiteko muin edo funtsetzat hartzen dena:.

Nerau, ni eta nere ingurua naiz (322 orr.).

Nerau, bada, NERE INGURUA NAIZ.

Ez naiz NERAU neure ingururik gabe, nerecircunstanciarik gabe.

Ez naiz, bada, izango, ez naiz neu salbatuko, neure ingurua salbatzen ez badut.

Ez nere ingurua zapaltzen, bortxatzen, borrokatzen, ukatzen badut.

Ze, hori, nerau zapaltzea, bortxatzea, borrokatzea, ukatzea litzateke: .

On egin behar diogu geure buruari, on egin behar diogu geure inguruari, ze, geure burua burutu behar dugu, neu eta nere ingurua naizen nerau burutu behar dugu:.

Jose Ortega y Gasseten abedeko leloa.

J. Ortega y Gasseten lelo sakona.

Ze, zozokeria badirudi ere, sarriegi jausi izan gara gure inguru hori, gure circunstancia hori etsaitzat hartzen eta etsai lez borrokatzen.

Adibide gisa bakarrik, horren jakintsu den neure jesulagun E. M. Ureña aipatuko dut.